2015/02/02

BIHAR SAN BLAS

OSAGAIAK

  • 125 gr gurina biguna
  • 200gr hauts azukrea
  • 2 arraultza
  • 500gr irina
  • 25gr royal legamia
  • Anis pixkat
  • Esne pixkat ikusten baduzue lehorra gelditzen ari dela

San Blaseko bainua egiteko:

  • 2 zuringo
  • 7 koiladakada azukrea,
  • Txokolate urtua izena jartzeko

PRESTAERA
  •  Sumendi bat egin irina, azukre hautzarekin eta legamiarekin.
  •  Erdian, arraultzak ipini, anixa,  esne pixkat eta gurina, lehenotik eskuekin bigunduta.
  • Bi eskuekin masa guztia amasatu bolatxo bat lortu arte.
  • Arrabola batekin masa tinkatuko dugu eta moztutzen joango gara edalontzi batekin. (Nik "cortapasta" bat erabili dut)
  • Labeko bandexan ipini bat bestetatik tokia utziz, labean handitzen direlako.
  • Labean sartuko ditugu 200ÂșC-tan  10-12 minutu  bitartez tamainaren araberan.
  • Bitartean San Blaseko bainua prestetuko dugu:
  • Bainumarian jarri dugun bol batean, bi zuringoak eta azukrea nahasiko dugu adaxka batekin eten gabe.
  • Azukrea ondo urtuta dagonean, bol-a berotik aterako degu eta indarrez adaxkarekin jotzen  jarraituko dugu ikusi arte ondo hostu dela.
  • San Blaseko opilak eginda daudenean, labetik aterako ditugu, utziko ditugu epeltzen.
  • Jarraian bainua ipiniko dizkiogu eta  amaitzeko txokolate urtuarekin  izena.       


                      



ERREZETAREN ITURRIA: "OSTIRALETAKO POSTREA"

2 iruzkin:

  1. Arratsalde hotz hauetan, parkean ezin egon eta sukaldatzen jarri beharko gara!!

    ErantzunEzabatu
  2. BA IKASTOLARA EKARRI DASTATZEKO, MESE!

    ErantzunEzabatu