2019/12/04

HH5: ELIKAGAI OSASUNTSUAK

EGITEN DUGUN HAMAIKETAKOA HOBETZEKO ASMOZ, ELIKAGAI OSASUNTSUAK ZEINTZUK DIREN AZTERTZEN ARITU GARA.
ARRATEK, LIHURIREN AMATXOK, LANA BURUTZEN LAGUNDU DIGU. HORRETARAKO, ZEINBAIT ELIKAGAI EKARRI ZITUEN IKASTOLARA  ETA BANAKA-BANAKA AZTERTU DITUGU ZIENTZIALARIEN MODURA. ELIKAGAI HAUEK EKARRI ZITUEN, BESTEAK BESTE: BROKOLIA, AZALOREA, AZENARIOA, PIPERRA, AGUAKATEA...; MARRUBIA, SAGARRA, KAKIA...; ARRAULTZA EGOSIA; GUSANITOAK, GOMINOLAK...; GALLETAK, TXOKOLATEA, KIT-KAT... URA ETA IODO NAHASKETA BAT APLIKATUZ, OSASUNTSUAK BERE HORRETAN JARRAITU DUTEN BITARTEAN, OSASUNTSUAK EZ DIRENAK BELTZAK JARRI DIRELA IKUSI DUGU.
HURRENGO EGUNETAN ETXETIK ELIKAGAI DESBERDINAK EKARRI DITUGU ETA METODO ZIENTIFIKOA APLIKATU DUGU, HAU DA, HIPOTESIAK EGIN ETA FROGAK EGIN ONDOREN, ZENBAIT ONDORIO ATERA DITUGU:
  • NATURAK EMATEN DIZKIGUN ELIKAGAIAK OSASUNTSUAK DIRA: BARAZKIAK, FRUTAK, ARRAULTZA... BERAZ, NAHI ADINA JAN DITZAKEGU.
  • AZUKRE ASKO DUTEN ELIKAGAIAK ETA LANTEGIETAN EGINDAKO ASKO EZ DIRA OSASUNTSUAK: LITXARKERIAK, GALLETAK, TXOKOLATEA... BERAZ, NOIZEAN BEHIN JAN DAITEZKE.
ONDORIOZ, HAMAIKETAKOAN FRUTA ETA OGIA JANGO DUGU, BATEZ ERE. GALLETA, BERRIZ, BESTERIK EZ DAGOENEAN JANGO DUGU.
HONA HEMEN, EGINDAKOAREN ARGAZKI ADIERAZGARRI BATZUK:

https://photos.app.goo.gl/2wzqHL2QanF8ttdv8
Klikatu bilduma ikusteko


2 iruzkin: