2020/03/18

KORONABIRUSAGATIK ETENALDIA



Kaixo familiak:
Zer moduz zaudete? Zer moduz daramazue “konfinamendu” egoera hau? Gure bizitzan izaten ari garen parentesi honetatik ere gauza onak ateratzen jakin behar dugu, ez daukagu beste irtenbiderik.
Guk, irakasleok, gure lan jarduna bideokonferentzi bidez daramagu etxetik. Bilera birtualak egiten ditugu gure artean, egunerokoan denbora faltagatik, alde batera uzten ditugun gai garrantzitsuak aurrera ateratzeko.
Gure artean adosten ari gara, baita ere, ikasleekin eta familiekin nolako esku hartzea izango dugun. Hori dela eta, astelehenean gure berri izango duzue.
Egoera hau luzatu egingo dela jakin arazi digute eta itxura guztia du horrela izango dela. Ea denon artean, ahalik eta hobekien eramatea lortzen dugun. Gure asmoa eta nahia, ikasleak bere eguneroko errutinekin jarraitzea izango litzateke eta horretarako proposamen jakin batzuk luzatuko dizkizuegu.
Eta, mesedez, zaindu zaitezte eta zaindu zuen ingurukoak.
Besarkada bat

2 iruzkin:

  1. Kaixo Oihana: zer moduz zaudete? Bueno, dagoeneko jarduera mordo bat daukazue zuen eskuetan. Hemendik aurrera gure berri izango duzue. Zaindu zaitezte! Muxu potolo bat Landerreri!

    ErantzunEzabatu