ARTE FORMAKUNTZA BAT JASOTZEN ARI GARA ETA BEHAKETA ETA PERTZEPZIOAREN GARRANTZIAZ ARITU GARA AZKEN SAIOAN. NOLAKOA DA GURE BEGIRADA ARTE EKOIZPEN BATEN AURREAN? ZER SENTIARAZTEN DIGU? NOLA AZTERTZEN DUGU? ALA. LEHENENGO INPRESIO HUTSAREKIN GELDITZEN AL GARA? GUSTATU, EZ GUSTATU, NOLA INDARTU DEZAKEGU? HAURRAK ERAMATEN AL DITUGU MUSEOETARA?...
BI IDEIA HORIEK ELKARTZEA SAISTEZINA IZAN DA GURETZAT. HAURREK BEREZKOA DUTEN DETEILEENGANAKO PERTZEPZIO HORI EZ GALTZEA NAHIKO GENUKE ETA ALDI BEREAN, ARTE ALORRERA ERAMAN, GIZAKIOK DUGUN KOMUNIKAZIO ADIERAZPEN MOTA BEREZI HORREN AURREAN BEGIRADA ZORROTZAGOA IZAN DEZATEN ETORKIZUNEAN. HORREKIN BATERA, MUSEOETAN NOLAKO JARRERA IZAN BEHAR DUGUN (ERRESPETOA, ISILTASUNA, "EZ UKITU"...) LANDUKO DUGU.
UDABERRIAREKIN PROPOSATU DIZUEGUN JARDUERA HORRI HELDUZ, BIDALI DIZKIGUZUEN IRUDIETAKO BAT AUKERATUKO DUGU ETA EGUNERO IRUDI BAT ETA HORREKIN LOTUTA DAGOEN OBJEKTUA BAT BEHATUKO DITUGU. EGUNERO, GELAREN ERDIAN AURKITUKO DUTE EGUN HORRETAKO PROPOSAMENA ETA DENON ARTEAN AZTERTUKO DUGU: NORK ATERA DU ARGAZKIA? NON AURKITU DUZUE? NOREKIN ATERA ZENUEN? ZER DA? ZERTARAKO BALIO DU? NON BIZI DA? ZER JATEN DU? ZER SENTITZEN DUGU?.... HORRELAKO GALDERAK SORTUKO DIRA, ZIUR.
ZUEK ERE BERDINA EGIN DEZAKEZUE.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina